Elkarlaneko kontsumo

Elkarlaneko kontsumoa edo elkarlaneko ekonomia bi subjektu edo gehiagoren arteko interakzioa da non pertsona bat edo gehiagoren beharrak asebetetzen diren.

Plataforma digitalek marko bat ezartzen dute non erabiltzaileek elkar eragiteko aukera duten, baita plataforma berarekin ere. Erabiltzaileek momentu bakoitzean burutu nahi duten eginkizun edo eginkizunak aukeratu ditzakete. Eginkizun hau sistema ireki eta dinamiko batean oinarritzen da. Oro har, ebaluazio sistema bat erabiltzen da erabiltzaileen artean, honen bidez erreputazioa eta behar adina konfiantza lortu nahi den ekintza hori burutzen jarraitu ahal izateko.

Erabiltzaile kopurua gero eta handiagoa den heinean, plataforma digitalaren balioa handiagoa izango da. Erabiltzaileek hautaketa eta garapenerako aukera gehiago izango dituzte, hobekiago baloratuak eta konfiantza egiaztatuak izango direla.

Elkarlaneko kontsumoaren mugimenduak aldaketa kultural eta ekonomiko bat suposatzen dute kontsumo ohiturengan. Honako hau kontsumismo indibidualaren agertoki baten emigrazioaren bidez nabarmentzen da, baliabide sozial eta peer-to-peer plataformen bidez modelo berrietara bultzatuz.

Elkarlaneko kontsumo zerbitzuetan deskonfidantzaren mugak ez dira hain nabarmenak izaten erabiltzaileen profil eta balorazioei esker. Beste erabiltzaileek gehitutako erreferentziek elkar erlazionatu eta elkar banatzeko aukera ematen dute, orain dela urte batzuk pentsaezina zena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne